2016/09/29

ANTZERKI MUNDUAN MURGILTZEN (2.fasea)

Gaurkoan, antzezlanen aurkezpenarekin jarraitu dugu. Oraingoan,  kubik eta  lorategian antzerkien zatiak ikusi ditugu eta horien ezaugarri garrantzitsuenak aipatu ditugu.  Bi obra hauek Teatro Paraisok sortutakoak dira eta haurrei bideratutakoak dira. Ez dute ildo narratiborik jarraitzen eta antzezleak haurrek bezela jokatzen dute. Oraingo honetan, jarraian dauden ideiak hartu ditugu gure antzezlanerako:

  • Kubik antzezlanetik: Proiektorea erabiliz, irudi ezberdinak proiektatzen dituzte figura geometriko ezberdinetan eta hauek txikiak eginez, handiak eginez edo lekuz mugituz jolas ezberdinak burutzen dituzte. Haurrak hauei begira egongo direla uste dugu, arreta galdu gabe. Modu honetako zerbait gure antzezlanean burutu beharko dugula uste dugu. Hau lortzeko, arte plastikoak irakasgaian proba ezberdinak burutuko ditugu.
  • Lorategian antzezlanetik: Antzezlanaren momentu batean, protagonista pantaila zuriaren atzean jartzen da eta pilota moduko batekin jolasten da. Itzalekin nola jolasten ziren oso gogoko izan dugu eta gure antzezlanean ere, momenturen batean pertsonaietako bat pantaila atzean kokatu nahiko genuke eta honen itzalarekin jolastu.

Horretaz gain, bi bideo interesgarri ikusi ditugu. Lehenengoa, irakasle eskolan egindako Pilar Lopezen tailer batekoa zen eta bertan ezagutzen ez genuen adierazpen teknika berri bat ikusi dugu. Lopez Teatro Paraisoko zuzendaria da eta unibertsitateko ikasleei emandako eskola honen bitartez ondorengo helburuak landu nahi zituen: irudimena garatzea, elkarlana, sormena garatzea, momentuan zerbait sortzea eta lantzea... Jarduera honetan, ikasleak paretan marrazkiak egiten zituzten, proiektoreak bertan bideo bat proiektatzen zuen bitartean. Jarduera hau ikusi ondoren, esperimentazioa burutzea duen garrantziaz ohartu gara. Haur Hezkuntzako ikasleek esperimentazioaren bitartez ikasten dute eta esperimentazioa burutzeko zentzumenak erabiltzen dituzte. Hortaz, irakasleak garenean, ikasleei material ezberdinekin esperimentatzeko tarte bat uztea beharrezkoa ikusten dugu.

Bigarren bideoan, ordea,  Mark Cerfontaineren hitzaldi bat izan da. Honek garrantzitsua ikusten  du umeek irudi ezberdinak ikustea. Bestalde, antzerki bat ikusterako garaian eta hau ulertzeko, hauek istorio edo ipuin bat ez dutela behar aipatu du. Honek gure antzezlanaren inguruan pentsatzera eraman gaitu, agian antzerkiaren momenturen batean ildo narratiborik ez badugu jarraitzen....

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina