2016/09/26

ANTZERKI MUNDUAN MURGILTZEN

Oraingo honetan, taldekide bakoitzari antzerki bat ikustea  eta gidoiaren analisia egitea egokitu zitzaion. Gure taldean ondorengo antzerkiak ikusi genituen:
-...

Ondoren antzerki bera ikusi zuten gelakideekin elkartu ginen eta antzezlanaren ezaugarri esanguratsuenak zeintzuk diren adostu genituen, jarraian gela guztiaren aurrean azaltzeko.

Aurkezpen horietatik ideia ezberdinak hartu genituen gure antzezlanerako eta hauetako batzuk ondorengoak dira:
  • A story of a child and a penguin antzezlanetik: Gehien gustatu zaiguna aterkiari ematen dizkioten erabilera anitzak dira. Aterkiaren bitartez elurra, izarrak, iparrorratza eta arrainak irudikatzen dituzten oso modu originalean. Aterkiaren puntetatik ari fin batuk dituzte jarrita eta hauen amaieran izar, arrain edo seinale ezberdinen irudiak. Gure antzezlanean honelako zerbait erabili nahiko genuke, baina oraindik ere hau nola txertatu pentsatzen jarraitzen dugu.
  • Abracci antzezlanetik: Eszenografia modu oso sinplean zegoen apainduta, baina oso efektu polita egiten zuen. Bertikalean ipinitako banbuak zeuden jarrita eszenatoki osoan zehar eta istorio honetako pertsonaiak hauek erabiltzen zituzten istorioaren atal batzuetan. Material hau asko gustatzen zaigu, estetikoki gure antzezlanean ondo geratuko dela pentsatzen dugulako, alegia. Baina antzezlan honek estereotipo asko zituela esango genuke, esate baterako, emakumeak gona darama soinean eta gizonak galtzak, emakumea makilatu egiten da, gizonak A du izena eta emakumeak B, gizona ausarta da eta emakumea berriz lotsatia... Gure antzezlanean estereotipo hauek saihesten saiatuko gara.
  • Kubik antzezlanetik: Elementu oso gutxi erabiltzen zituzten obran zehar, baina hauekin haurrentzako efektu oso aproposak egiten zituzten. Eszenatokia kolore zuriko eta forma geometriko ezberdineko blokeez zegoen apainduta. Hauen posizioa aldatuz, pertsonaiak tren bat, tunel bat, gaztelu bat, etxeak... irudikatzea lortzen zuten. Abstraktu ukitu hau oso gogoko izan dugu eta gure antzezlanean erabiltzea pentsatu dugu. Bestalde, proiektorearekin proiektatutako irudiak ere asko gustatu zaizkigu.
Aurkezpenak egiten genituen bitartean oso gai interesgarri bat atera zen, Peter Lóczyk maitasuna ulertzeko duen ikuspuntua. Atxikimendua nola lantzen duen umeekin... Horregatik interesgarria iruditzen zaigu hemen bere izena aipatzea.

Bestalde, portfolioarekin geneukan blokeoa desblokeatzeko asmoz, Alaitzen ikasleek egindako adibide batzuk ikusteko aukera izan genuen, gure lana argituz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina